Pages

2017/01/11

Hasi gara gogotsu

2017an praktikatzen jarraitzeko prest hasi gara, aste honetan asteroko taldeak hasi dira elkartzen irudian ikusten den moduan:

Izena emateko deitu 607 609 580 telefonora eta geratuko gara. Horrez gain, hilero prestatzen dugu zuentzako agenda, euskaraz galduko ez ditugun hitzorduak, berbalagunen bat aurkituko duzue han, talde osoa ez bada.
Asteroko taldetara edota agendako hitzorduetara ezin bazarete etorri, apuntatu behintzat ekintza puntualetara, hilero antolatuko dugu baten bat. Urtarrilaren 30etik martxoaren 10era arte (honelako epe luzean seguru hartuko duzuela tartetxo bat parte hartzeko) neguko lehiaketa antolatu dugu, blog honetan estekatuko dugu zuzenean betetzeko aukera.
Jasotako erantzun guztien artean Errigora produktuak zozketatuko ditugu eta apirilaren 5ean jasoko du saria irabazleak, 20. Korrika Bermeora heltzen den egunean bertan. Otsailaren 10ean taldekide batek, lagun batzuekin, aurkeztuko digu bere bidaia Euskal Herriko mugetatik, tertulia egingo dugu eta ondoren pintxo-potea. Antzeko zerbait antolatzeko gogoa badaukazue, kontaktatu eta martxan jarriko dugu, horretarako gaude, nahi duguna da #praktikatuetabizi.

No comments: