Ordua baino lehen hasi zen
Hitzaldi Aretoa betetzen pasa den ostegunean eta Davidek aprobetxatu zuen
galdera batzuk botatzeko: zeintzuk dira Euskal Herriko mugak? Gaia kokatzeko
mapa ekarri zuen eta bere bidaia aurkeztu zuen, guztiok ideia egiteko.
Berak ateratako argazkien
bidez azaldu zuen bidaia etapaz etapa, anekdotaz anekdota, eta ordua joan zen
berez. Azken tartetxoan zalantzak argitu genituen tertulian eta ondo merezitako
txalo zaparrada jaso zuen Davidek, hunkigarria izan da hilabeteko bidaia,
barneko bidaia.
Daviden lagunak, Albertxok,
esandako moduan, ez dugu aurkituko Euskal Herriko enbaxadore hoberik, mila
esker David holako arratsalde ederra eskaintzearren!
1 comment:
Argazkiez apaindutako hitzaldi ederra eskaini zigun Davidek. Hilabete oso batean igarotakoa ordu batean laburtzea ez da erronka makala. Mila esker bidaian bizi izandakoa gurekin partekatzeagatik.
Post a Comment