Urtero galdetzen dizuegu sasoi honetan zein den zuen iritzia egitasmoari buruz, orokorrean: zuen taldea, ekintza osagarriak (tailerrak, hitzaldiak, irteerak...) eta nahi duzuena adierazteko tartea eskaintzen dizuegu modu anonimoan.
Hala eta guztiz, amaieran, nahi baduzue zuen kontaktua gehitu, Praktikaturen 5
pack (kamiseta, poltsa, boligrafoa, agenda eta pina) zozkeatuko ditugu eta tokatzen bazaizue deituko dizuegu. Jaso duzue mezua e-postaz eta goiko irudian klikatuz ere inkesta zabalduko da. Paperean betetzeko aukera taldean izango duzue martxoaren 24a baino lehen eta badakizue euskal gunean (Atalde 17) berbalagunon buzoia dagoela zuek nahi duzuena jakinarazteko, baita inkesta uzteko, taldean bertan ez baduzue egiten.
Emaiguzue zuen iritzia, hobetu nahi dugu eta zuekin #praktikatuetabizi.
No comments:
Post a Comment