Gabonetarako eskulan berriak egitea proposatu digu Montse Alonsok eta hiru tailerretan landuko ditugu abenduko astearteetan: 5, 12 eta 19an, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara euskal gunean (Atalde 17). Hasierako eskulana Gabonetako bolatxoa izango da, abenduaren 5ean, eta izena ematea 3€koa izango da, norberak erabiliko duen materiala ordaintzen laguntzeko.
Tailerretan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da (607 609 580) eta tailerrean bertan ordainduko da. Gutxienez 8 partaide eta gehienez 16 egongo dira. Tailerra aproposa da 10 urtetik gorako seme-alabekin etortzeko eta kasu honetan adierazi behar dugu zenbat eskulan nahi dugun egin, pertsonako edo familiako. Badago aukera egun bakarrean etortzeko eta edozein zalantza argitzeko, jarri mesedez kontaktuan gurekin telefonoz edota bermeoberba@gmail.com helbidean.
No comments:
Post a Comment