Badakizue etengabe ari garela proposamen berriak lantzen zuek praktikatu eta euskaraz bizi ahal izateko. Honako hau da 2018rako proposamena: naturaz gozatu eta kirola apur bat egin bide batez, hilero. Lehenengoa abiatu dugu dagoeneko, hilaren 24an:
Ibilaldiaren ostean bertan Igor Arzuagaren kontzertu akustikoa entzuteko aukera izango da. Ondoren etorriko dira Itxinako zeharkaldia bertsolariekin, martxoaren 24an; orientazio ikastaroa Zugaztietan eta bisitaldia PeƱas Negras interpretazio zentrora, apirilaren 21ean; arroila jaitsiera Aguake ur jauzian, maiatzaren 19an; orientazio ikastaroa Pagoetan eta bisitaldia Agorregi burdinolara, ekainaren 2an; eta Urdaibaiko kayak zeharkaldia eta Bird Center-era bisitaldia, ekainaren 16an, azken hau etxean bertan, ez dago aitzaiarik!

Informazioa eta izen ematea: www.praktikatu.eus
- Izen ematea, aldez aurretik egin beharko da, baimenak eta aseguruak ondo lotzeko.
- Bi egun lehenago amaituko da izena emateko epea.
- Txango bakoitzak bere izan-emate fitxa izango du.
No comments:
Post a Comment