Hasi zarete udarako planak egiten, ezta? Noiz geratuko zarete euskaraz berba egiteko? Nahi izango duzue talderen bat zehaztu, aurreko urteetan bezala, kontaktua mantentzeko?
Udan ordutegi eta erritmo aldaketekin batera asteroko taldeak desegiten dira, beraz, udako taldeak planteatzeko momentua heldu da. Horretarako adierazi behar duzue parte hartu nahi duzuela talderen batean, 607 609 580 telefonoan edota bermeoberba@gmail.com helbidean, eta adostuko dugu non, zer ordutan eta zein asteko egunetan geratu.
Honetaz aparte, Barakaldotik
heldu zaigu
proposamen hau: uda
honetan Nojan (Kantabria)
oporrak pasatzen
dutenekin talde bat
osatu nahi dute.
Informazioa hemen.
Udan #praktikatuetabizi, Bermeon zein Bermeotik kanpo, eman izena!
No comments:
Post a Comment