Otsailaren 24an Gorobel mendilerrorako irteera proposatzen dizuegu, topalekua Ledoño goiko aparkalekua izango da eta ibilbideari buruzko azalpenak entzun eta gero 9:30ean abiatuko gara. Maila ertaineko ibilbidea izango da, 11 km-koa eta zirkularra: Ledoño goikoa - Tologorri - Menerdiga - Ledoño goikoa, gutxi gorabehera lau ordukoa.
Komeni da oinetako eroso, zira, ura eta hamaiketakoren bat eramatea.
Izena emateko klikatu hemen....+
Azken eguna otsailaren 21a, partaide bakoitzeko formularioa bete.
Irteera aprobetxatuz, argazki lehiaketa antolatu da, Gorobel mendilerroko paisaiak islatzeko gehienez hiru argazkitan. Argazkiak bidali behar dituzue 660 861 633 zenbakira otsailaren 26a baino lehen eta euskal produktuen sorta irabazteko aukera izango duzue.
Ondo pasa bidean, argazki ederrak egin, praktikatu eta bizi!
No comments:
Post a Comment