Bermeoko Arrantzaleen museoan 'Euskara ibiltaria' erakusketa izango da ekainaren 20tik irailaren 17ra. 'Euskara ibiltaria' Euskararen Herri Hizkeren Atlasa lanean oinarritutako erakusketa bat da eta bere helburu
nagusia da euskarak alor desberdinetan bere lurralde osoan hartzen
dituen formak eta aldaketak modu berezi batean erakustea. Bisitariek
zentzumenak baliatuko dituzte erakusketaren berri izateko: usaindu,
entzun eta ikutzeko erakusketa da.
'Euskal
ibiltaria' erakusketa Euskaltzaindiak, Arrantzaleen museoak, Bizkaiko
Foru Aldundiak, Laboral Kutxak eta Bermeoko Udalak antolatu dute.
Ekainaren 20an, ostegunean, hasiera-ekitaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan.
Etorri, parte hartu, praktikatu eta bizi!
No comments:
Post a Comment