Azaroaren 20ra arte izango da Nafar
hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero
bezala, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez
osatutako otzarak eskatu ahal izango dira. Aurten gainera, eskaintza
berrituarekin datoz: ez bat, ez bi; 3 izango dira aukeran: beltza (klasikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).
Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzue. Izan ere, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain bertako ekoizpenari bultzada emango diozue, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozue.
Informazioa eta eskaerak + (Klikatu)
No comments:
Post a Comment