Bakan
batzuek
oraindik lanera joaten jarraituko duzue; besteok, aldiz, telelana
egiten ari gara: Berbalagun egitasmoa euskaraz praktikatzeko programa
baino gehiago da; harreman sarea da. Eta nola elikatu sarea? Bada,
hauxe gure proposamena:
- Whatsapp taldeak bideo-hitzorduak egiteko erabiliko ditugu; online bideratuko dugu, ea nola moldatzen garen. Momentuz ohiko hitzorduak mantenduko ditugu: etxean ere euskaraz PRAKTIKATU eta BIZI daiteke.
- Egunean behin: Mugikorrerako euskal aplikazioa da, tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa. Deskargatu mugikorrean eta sartu Berbalagunen taldean (beheko kartelean xehetasunak). Astero parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dugu. Sariak egoera normaltasunera bueltatu eta gero banatuko ditugu.
- Berbalagunen asebetetzea neurtzeko galdetegia. Gure lana baloratu eta hobetzen laguntzeko zuen premian gaude. Bost minutu nahikoa duzu galdetegi hau betetzeko: https://labur.eus/Dazys
- Ekintza batzuk atzeratuta: martxorako aurreikusitako ekintzak atzeratu egin behar izan ditugu eta agenda berrantolatzen ari gara. Adi, Berbalagun! Maiatza eta ekaina bete-beteta datozkigu: udaberriko lehiaketa, euskal dantza errazen tailerra, gurasolagunentzat magia tailerra, Kirola eta Natura, berbalagunen topaketa eta bazkaria...
Bermeoko
Berbalagun guztiok osatzen dugu. Horregatik, berrogeialdi hau
pasatzeko, eta gerorako proposamenak eta ideiak baldin badituzu,
bidali helbide honetara: bermeoberba@gmail.com edo 607 609 580
telefonora.
Besarkada
handi bat guztioi, zain dezagun elkar!
No comments:
Post a Comment