Momentuz ezin izango diogu saria eman, baina ahal denean elkartuko gara Errigorako otzara entregatzeko. Gogoratu maiatzean izango dugula hurrengo lehiaketan parte hartzeko aukera, udaberriko lehiaketan, maiatzaren 9tik 29ra, eskerrik asko guztiei parte hartzearren!
Honako hauek izan ziren neguko lehiaketaren erantzun zuzenak:
1. Lotu:
- Gauean ibili, goizean ageri
- Nirea nire eta zurea gure
- Neguko eguna, argitu orduko iluna
- Urtarril hotza, neguaren bihotza
- Otsailean bero, negua gero
- Otsaileko euri, urteko ongarri
- Eguzki eta euri, martxoko eguraldi
2. “Bermioko portuan”,
goizeko ordu bietan
“...ez da entzuten besterik...”
3. Udaberria ate joka dago kantari entzuten dugunean: Kukua
4. Zein da zure animaliarik gogokoena? Norberak adierazi du berea: txakurra, katua, zaldia, dortoka, txoria... Oscarren animaliarik gogokoena katua da.
Gaurtik aurrera Bermeoko Euskaraldiak Arrarik Arra lehiaketan parte hartzera gonbidatzen gaitu: apirilaren 24tik maiatzaren1era egunero bost galdera eta hiru erantzun posible. Erakutsi Bermeori buruz dakizun guztia!
Klikatu +
Horrez gain, Egunean Behin lehiaketaren laugarren denboraldia abiatuko da astelehenean, hilaren 27an, uztailera arte, Etxealditik Euskaraldira kanpainarekin bat eginez. Jolastu gurekin eta Bermeoko berbalagunon taldean sartu 647CE2 giltza erabiliz.
#BirusakEzGaituMututuko
No comments:
Post a Comment