Udazkenean gaude bete-betean eta gure lehiaketa erraza abiatu dugu gaurtik azaroaren 20ra arte. Aurten inoizkorik era gehien dauzkazue lehiaketan parte hartzeko:
Bermeon, zer? Etxera heldu den agendaren azken orria bete eta argazkia egin.
Deskargatu: klikatu hemen, bete eta deskargatu orri betegarria edo gorde erantzun eta gero.
Orria hartu Kultur Etxean, Euskal Gunean, Bermeoko Hizkuntza Eskolan, AEKn, Gotzon Garitaonaindian edo udaleko Euskera Sailean eta bete.
Beheko formularioa bete blog honetan edo sare sozialetan.
Bete eta gero, ez ahaztu guri bidaltzea! Zelan?
Orria entregatu hartu duzun leku berean, guk jasotzeko.
Orriaren argazkia edo orri betegarria guri bidali whatsappera: 607 609 580 edo posta elektronikora: bermeoberba@gmail.com
Jasotako
erantzun guztien artean Errigorako
otzara zozkatuko dugu eta sare sozialetan jakinaraziko dugu nor izan
den irabazlea, baita erantzun zuzenak ere. Parte hartu, praktikatu eta bizi!
No comments:
Post a Comment