Pages
2015/10/19
Bermistorian: kronika
Pasa den larunbatean eguerditik iluntzera ibili ginen elkarrekin. Lehenengo eta behin Erdi Aroko azokatik buelta bat eman genuen, eguraldi ederra izan genuen eta lagun askorekin egon ginen berbetan, baita ikuskizunaz gozatu ere.
Kafe Antzokian bazkaldu genuen eta gero portura joan ginen kaferako, ederto baten pasatu genuen arratsaldea, oso gustura. Honelako topaketetan berbalagun talde ezberdinetako lagunak ezagutzen ditugu eta aspaldi ibilitakoak ere hurbildu ziren zeozer hartzeko. Gabonetako oporrak baino lehen hurrengoa!
2015/10/07
Bermistorian bazkaria
Erdi Aroko azoka aprobetxatuko dugu elkarrekin bazkaltzeko: urriaren 17an, larunbatean. Lehenengo topaketa izango da baina ez da zertan berbalagun taldekidea izan bazkarira etortzeko, edonor etor daiteke #lotsarikgabe.
Goizez azoka ikusiko dugu eta bide batez Arrantzaleen museko erakusketa bisitatuko dugu. Ziur poteoan ere ibiliko garela alde zaharrean.
Eman izena hilaren 15a baino lehen, Kafe Antzokian bazkalduko dugu asteburuko menua eta geratu gara ordubi eta erdietan bertan.
Abiatutako talde guztiak hasi dira dagoeneko eta karteletan dagoen zenbakira deitu behar duzue (edo mezua bota eta deituko dizuegu) bai talde baten izena emateko, bai bazkarira eta gainontzeko ekintzetara etortzeko: 607 609 580.
Kartelak ikusiko dituzue tabernetan, kalean, dendetan... Eskerrik asko zuen erakuslehio, ate, lehio eskura jartzeagatik eta batez ere zuen zuzeneko laguntzagatik kontaktua zabaltzeko.

2015/10/01
Aurkezpena
Laster aurkeztuko dugu aurtengo berbalagun egitasmoa Gizarte eta Kultura Etxeko areto nagusian, etorri #lotsarikgabe eta parte hartu, gogoratuko dugu pasa den ikasturtean bizi izandakoa eta hasiko gara oraingo ikasturteko planak egiten.Nahi baduzue, zuen esperientziak eta iritziak kontatzeko unea izango duzue, berbalagun guztiona da eta.
Etorri, parte hartu eta hitz egin!
Urriko agenda
Lotsarik gabe egongo gara hurrengo hitzorduetan; Bermeoko guzti hauei gehituko diegu Gernikako urriko azken astelehena, ziur handik ere ibiliko garela berbalagunok.... etorri, parte hartu eta hitz egin!
Subscribe to:
Posts (Atom)