Pages
2016/02/26
Martxoko agenda
Martxoaren 18an bi asteko oporraldia hasiko da baina bitartean badago non aukeratu euskaraz bizitzeko Bermeon... gogoratu asteroko taldeak ez direla oporretan elkartuko baina apirilaren 4tik aurrera berriro hasiko dira, euretariko baten nahi baduzu parte hartu eta berbalagunekin agendan zehaztutako hitzorduetara joan nahi baduzu (eta beste batzuetara ere, momentuan sortzen diren proposamenetara), eman izena #lotsarikgabe!
2016/02/25
Bitxigintza tailerrak: eraztuna
Eraztuna izango da bitxigintza tailerrean aurten egingo duguna, bi orduko tailerra egun ezberdinetan aukeran:
- martxoaren 9an, asteazkenean, goizeko 9:30etik 11:30era arte;
- martxoaren 10ean, ostegunean, arratsaldeko seietatik zortzietara edo
- martxoaren 11n, ostiralean, bostetatik zortzietara;
aukeratu hobeto datorkizuena eta eman izena lekua ziurtatzeko, zortzi laguneko tailerrak izango baitira.
Izena emateko azken eguna martxoaren 4a izango da, datorren asteko ostirala, materiala prestatu ahal izateko:
bermeoberba@gmail.com
607 609 580, eta eguna zehaztu izena ematean.
Montsek azalduko digu zelan egin eta talde txikiak izango direnez, bi ordutan etxera eramango dugu eraztun ederra. Lau euro ordainduko dugu eta urtero moduan espero dugu bitxigintzaz gozatzea #lotsarikgabe.
Busturialdeko Hitzan irakurri...+
- martxoaren 9an, asteazkenean, goizeko 9:30etik 11:30era arte;
- martxoaren 10ean, ostegunean, arratsaldeko seietatik zortzietara edo
- martxoaren 11n, ostiralean, bostetatik zortzietara;
aukeratu hobeto datorkizuena eta eman izena lekua ziurtatzeko, zortzi laguneko tailerrak izango baitira.
bermeoberba@gmail.com
607 609 580, eta eguna zehaztu izena ematean.
Montsek azalduko digu zelan egin eta talde txikiak izango direnez, bi ordutan etxera eramango dugu eraztun ederra. Lau euro ordainduko dugu eta urtero moduan espero dugu bitxigintzaz gozatzea #lotsarikgabe.
Busturialdeko Hitzan irakurri...+
Zuen iritzia nahi dugu
Egunotan zuen iritzia jasotzen ari gara galdetegi labur batez: zuen berbalagun taldean gustura zaudeten, dinamizatzailearekiko harremana zuzena den, egitasmoan parte hartzean abantailak, bestelakoetan parte hartzen duzuen (tailerretan, lehiaketetan, hitzaldietan... urtean zehar antolatzen ditugun horietan, berbalagun taldetik aparte) eta proposamenik daukazuen guzti hau hobetzeko (garrantzitsuena).
Galdetegia bete dezakezue online (+) (ordenagailutik, telefonotik, nahi duzuen euskarritik) edo taldean bertan, gaurtik aurrera paperean banatuko da eta. Betetzeko baldintza bakarra da berbalagun taldean apuntatuta egotea (izena eman nahi baduzu, klikatu hemen) eta betetzen duzuenon artean, hiru sari hauek zozketatuko ditugu:
AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza,
ARGIA astekariaren urte osoko harpidetza,
TABLET bat.
Horregatik eskatzen dira izen abizenak, zozketan parte hartzeko. Baten baino gehiagotan ez bete mesedez, nahiz eta batzuetan talde batera etorri eta beste batzuetan beste batera, zozketan baten bakarrik egongo zarete. Zalantzarik izanez gero galdetu bidelagunari edo dinamizatzaileari (607 609 580, bermeoberba@gmail.com), eskerrik asko eta bete #lotsarikgabe!

2016/02/24
Erromeidxe: batzarra
Subscribe to:
Posts (Atom)