Pages

2016/02/25

Zuen iritzia nahi dugu

Egunotan zuen iritzia jasotzen ari gara galdetegi labur batez: zuen berbalagun taldean gustura zaudeten, dinamizatzailearekiko harremana zuzena den, egitasmoan parte hartzean abantailak, bestelakoetan parte hartzen duzuen (tailerretan, lehiaketetan, hitzaldietan... urtean zehar antolatzen ditugun horietan, berbalagun taldetik aparte) eta proposamenik daukazuen guzti hau hobetzeko (garrantzitsuena).

Galdetegia bete dezakezue online (+)  (ordenagailutik, telefonotik, nahi duzuen euskarritik) edo taldean bertan, gaurtik aurrera paperean banatuko da eta. Betetzeko baldintza bakarra da berbalagun taldean apuntatuta egotea (izena eman nahi baduzu, klikatu hemen) eta betetzen duzuenon artean, hiru sari hauek zozketatuko ditugu:
AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza,
ARGIA astekariaren urte osoko harpidetza,
TABLET bat.

Horregatik eskatzen dira izen abizenak, zozketan parte hartzeko. Baten baino gehiagotan ez bete mesedez, nahiz eta batzuetan talde batera etorri eta beste batzuetan beste batera, zozketan baten bakarrik egongo zarete. Zalantzarik izanez gero galdetu bidelagunari edo dinamizatzaileari (607 609 580, bermeoberba@gmail.com), eskerrik asko eta bete #lotsarikgabe!

No comments: