Pages

2016/06/21

Urduñako topaketa: kronika

Pasa den igandean Urduñako topaketara joan ginen, batzuk trenez, beste batzuk kotxez, han elkartu ginen goizeko 11etan.


Lehenengo eta behin turismo bulegoan ezagutu genuen bertoko ekoizpena eta bertoko produktuen salmenta indartzeko egiten ari diren esfortzuak, baita dastaketa ere: marmeladak, gazta, txakolina, zukuak, jogurta...kalitatezko produktu asko eta ingurukoak.

 Honen ondoren, San Joan azokatik ibili ginen talde txikiagotan. Deigarri egin zitzaigun abereen salmenta baina denetariko ezagutzeko aukera izan genuen, baita dastatutako produktuak erosteko ere. Bazkaltzeko berriro elkartu ginen guztiak, plazan egin genuen familiako argazkia eta eguraldi ederra aprobetxatu genuen eguzkitan paseatzeko bazkalondoan. Arratsaldeko kafetxoa hartu eta berriro buelta, iluntzean herrira ailegatzeko egun polit eta desberdina pasatu eta gero. Hurrengoan berriro #lotsarikgabe.

2016/06/16

Urduñarako irteera: taldeen topaketa

Heldu da asteburua eta iganderako plana zehaztu dugu: Urduñara joateko geratu gara lameran goizeko zortzietan eta bueltatuko gara iluntzeko bederatzietako bueltan. Beraz, igande osoa berbalagunokin pasatzeko aukera, goizetik gauera.
Topaketa 10etan hasiko da baina egin beharreko bidaia kontutan hartuz pentsatu dugu 10etako trena hartuko dugula hobeto, Abandon, 11etan beste herrietako berbalagunekin elkartzeko, azoka bisitatzeko, bazkaltzeko eta egunaz disfrutatzeko.
Bueltarako trena hartzeko geratu gara Urduñako tren geltokian 18:20an eta Abandon berriro hartuko dugu autobusa 19:30ean Bermeon bertan azkena hartzeko #lotsarikgabe.

Geuk eus: berbalagunon testigantzak

Arrain azokan hasi zen udal Euskera Saila grabatzen herritarren testigantzak galdera konkretu bati erantzunez: Mila arrazoi daude euskaraz bizitzeko, zein da zurea?

Pasa den abenduaren hiruan lehenengo testigantzak ezagutu genituen eta ildo bereari jarraituz ehundik gora jaso dira dagoeneko.


Blog honetan eman genizuen berbalagunon grabaketen berri eta ikasturte amaiera honetan haietako batzuk ikusteko gonbitea luzatzen dizuegu: bidelagun, bidelari, bidelagun eta bidelari elkarrekin, arrazoi anitzak baina funtsean motibazio bakarra, euskaraz bizi gara eta horretan ahalegintzen gara egunero, baita ahalegin horretan diharduten lagunei esku bat botatzen.

 
Oraindik ez baduzue grabaketa egin, baina zuen ekarpena egin nahi baduzue, egun eta toki esanguratsuenetan aurkituko duzue karpa, sartu #lotsarikgabe eta eman zuen arrazoia, mila daude eta.





Eskerrik asko animatu zareten berbalagun guztiei!

2016/06/07

Berbalaguneko dantza taldearen amaiera


Apirilean hasi ziren berbalagunak astelehenetan dantzatzen erromeridxerako, zerotik hasi eta astelehenero praktikatzen euskal dantza errezak.


Atzo azken eguna izan zen eta amaieran Talara joan ziren elkarrekin zeozer hartzera eta bide batez Silviari oparitxu bat ematera (Mari Jose Dapousaren Taraska), monitore lanetan hain ondo ibiltzearren eta itsosopeteko patzientzia erakustearren entsegu guztietan, falta barik bera, eskerrik asko Silvia!