Pages

2012/03/02

Bideokopla lehiaketa




Noiz: Martxoaren 25a baino lehen
Zelan: Lehiaketa bideo bat sortzean datza:  
Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko dugu eta bideo bat grabatu. 
Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri behar ditugu.

Gaia: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran.  
Doinua: libre.

Saria: talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolariren laguntzaz, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. 
Epaimahaia: Bertsozale Elkartea izango da, baina edonork edukiko du bere gustuko bideoa bozkatzeko aukera Praktikatu AEK facebookeko orrialdean.
Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago. 

Talde bakoitzak bertsolari baten laguntza eduki dezake, hala eskatuz gero. Izan ere, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeei beren inguruko bertso-eskolak lagundu nahi badie kopla sorta osatzen, elkarlan hori balioetsi egingo da lehiaketan.
Oinarriak PDF formatuan hemendik eskuratu ahal dituzue.
Nor animatuko da? 
Deitu edo jarri kontaktuan
 

No comments: