abian dago, eskuratu zeurea eta emaiguzu hilaren 26a baino lehen:
Non topatuko dituzu? Betiko moduan Kultura Etxean, udal liburutegian,
kiroldegian, Hizkuntza Eskolan, Bermeoko euskaltegi bietan: Gotzon
Garaitonaindia eta Aek (euskal gunea Atalden), Euskera Sailan (udaletxea, lehenengo solairuan)
eta berbalagun taldeetan gaudenon artean banatuko ditugu.
Gogoratu eskuratu duzun lekuan bertan ondo beteta emateko
aukera daukazula. Zer bete behar duzu? Bigarren orrialdeko esamesak
(nor da?, zer da?), eroglifikoak eta galderen erantzunak. Zurekin kontaktuan jar
gaitezen beharrezko datuak ere helarazi behar dizkiguzu: izen abizena,
telefono zenbakia eta e-posta.
Zuzen erantzun duzuen guztien artean zozketatuko
ditugu antzerkira joateko sarrerak, herrian bertan eta euskeraz
antzezlana ikusteko aukera ez galdu!!
Buletinaren
lehenengo orrian azpimarratu ditugu interesgarritzat jo ditugun
euskerazko ekintzak, espero dugu proposatzen dizuegun agenda zuen
gustukoa izatea.
Aurreikusita badaukazue ekintzaren bat maiatzatik
aurrera eta nahi baduzue laugarren buletineko agendan ager dadin bidali
egizue bermeoberba@gmail.com posta helbidera apirilean zehar, guztion
artean osatuko dugu.
Eskerrik asko aurretiz zuen parte hartzeagatik!!
No comments:
Post a Comment