Gaur goizean aurkeztu dugu aurten egingo duguna eta bide batez laburtu dugu orain artekoa, hau izan da azaldu duguna:
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak aurten ere abian jarri du Berbalagun
egitasmoa. Josu Unanuek, Euskara zinegotziak adierazi duenez, egitasmoaren
helburua da “berba egiteko aukerak zabaltzea eskolatik eta euskaltegietatik
kanpo, lagunarteko giroan” eta aurten #lotsarikgabe mezuarekin dator,
hau da, lotsatu barik berba egiteko mezua zabaldu gura dute.
Maite Alvarezek, Bermeoko Euskara Saileko buruak, Berbalagun egitasmoaren
hamaikagarren edizioa izango dela nabarmendu du, izan ere, “urtez urte
aberastuz doan eta parte hartzaileen aldetik harrera oso ona daukan egitasmoa
da”. Berbalagun egitasmoaren bitartez, euskaraz berba egin nahi duen edozein
pertsona, astean behin lagunekin elkartzen da taldean eta, gustuko ekintzak
eginez, euskaraz hitz egiten du.


Baina Berbalagun egitasmoaren barne ez dira berba taldeak soilik
antolatzen. Horiez gain, hainbat ekintza osagarri egiten dira. Pasa den
ikasturtean bitxigintza eta sukaldaritza tailerrak, argazki emanaldia eta
tertulia, bisita gidatuak eta Urduñara irteera egin ziren. Ekintzak jakitera
emateko buletinak ere argitaratzen dituzte eta horien bidez Berbalagunen
lehiaketetan parte hartu daiteke.

Horrela, Berbalagunen parte hartu nahi duten pertsona guztiek Bermeoko
AEK (609 462 018) eta Gotzon Garitaonaindia (688 651 491) euskaltegietara,
Hizkuntza Eskola Ofizialera (94 618 7091) edo Bermeoko Udaleko Euskera Sailera
(94 617 9122) deitu dezakete edota Marimar Hernandez dinamizatzailearekin 607
609 580 zenbakian kontaktatu.
Egitasmoa facebooken
eta berbalagunen blogean
ere jarraitu daiteke, han argitaratzen dira berri guztiak eta izena
emateko aukera bertan dago eskura zuzenean.
No comments:
Post a Comment