Gernikako berbalagunek proposatu digute josteko tailer batean parte hartzea, Hitzan argitaratuko da gaur:
Bihar arratsaldeko 7etan Gernikako Elai Alai
aretoan elkartuko dira interesdunak oheko tapaki handi bat elkarlanean
josteko. Bihar argibideak emango zaizkie, azalpen guztiak, zalantzak
argitu, eta euren aukera izango da norberaren etxean egin edo tailer
moduan berbalagun talde bat egin josteko, taldeak aukeratutako egunean
eta orduan, betiko moduan.
Patchwork teknika izango da eta
tailerrekoek aukeratuko dute zein izango den azken diseinua. Proposamena
dago amaieran zozketa bat antolatzeko eta horretarako boletoak saldu,
telak ordaintzeko eta soberan dagoena 19. Korrikarako.
Nahiz eta norberak etxean egin,
hamabostean behin batzartuko dira tailerreko guztiak eta urtarrilaren
amaierako tapakia montatuko dute zozketarako. Biharko batzarrean telak bananduko dira,
partaideek ez dute dirurik aurreratuko. Animatu eta badakizue: #lotsarikgabe josi!
No comments:
Post a Comment