Atzo arratsaldean elkartu ginen berriro euskaraz jolasteko. Bigarren tailer hau gaztelekuan egin genuen Urtxintxako Bingenen laguntzarekin, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Oso puntual hasi ginen, guraso eta umeak bazeuden ludotekan gure zain.
Lehenengo jolasak izan ziren lagunen izenak ezagutzeko, pilota jolas errezak. Jolas gehienak korru jolasak izan ziren eta nahiago izan genuen barruan geratu jolasten, oso gustura. Giroa berotu zen katuak sagua harrapatu behar izan zuenean eta atsedena egin genuen ura edateko.
Azken jolasa oso arrakastatsua izan zen, orkestra zuzendariarena, zaila zen asmatzea zuzendaria nor zen. Abisatu genuen zazpiak jota amaitzeko ordua zela, Bingen joan ahal izateko, baina ez zegoen bat ere gogorik tailerra amaitutzat emateko eta luzapen txiki bat egin genuen. Guztiek nahi zuten igarri nor zen keinuak agintzen zituena eta.
Baina bukatzeko momentua heldu zen eta famili argazkia atera genuen,
eskerrik asko Bingen eta hurrengora arte!
No comments:
Post a Comment