Busturialdeko berbalagunok badaukagu non aukeratu, asteburuan mendilagunekin Sollubetik Matxitxakorako irteera arrakastatsua izan zen, eguraldia lagun.
Lehenengo atsedena Burgoan indarrak berreskuratzeko eta handik Gaztelugatxera aldats behera itxasoari begira. Matxitxakon amaitu zen txangoa eguerdirako eta oso gustura ibili ziren mendilagunak.
Beste lagun batzuk Gorbeara joan ziren eta argazkia bidali digute, eskerrik asko guztiei zuen asteburuko argazkiak elkarbanatzeagatik, argi dago eskualde honetan mendizale asko gaudela, hurrengo irteera otsailaren laugarren astebururako aurreikusten dugu, aratusteak eta gero.
Bestaldetik, amaitzear dago Korrikaren alde elkarlanean josi dugun oheko tapakia (klikatu), azken detaileak falta dira baina laster zozketatuko dugu.
Ezin izan baduzue lagundu josten, aukera izango duzue orain laguntzeko, bai saltzen bai erosten zozketarako boletoak, laster izango ditugu prest.
Eskerrik asko guztioi!
No comments:
Post a Comment