Zeintzuk izan dira erantzun zuzenak??
1 - Zein herriren omenez jaso du izena Arrantzaleen Museoko areto batek? Txile.
2 - Zein da askotan gogoratzen duzun berba edo esaera?
Norberak aukeratu du bere gustukoa eta hauek dira erantzunak:
- Ondo pasa, gutxi gasta eta bueltak amari
- Inetazia
- Agur zeuri!
- Nire ume gozotxue
- Okasinte
- Zenbat buru, hainbat aburu
- Ene bada!! Auntxek pe!!
- A ze parea, karakola eta barea!
- Laztana
- Euskerak egiten gaitu euskaldun
- Txapela buruan eta ibili munduan
- Geroa, alferraren leloa
- Etxean otso, kalean uso
- Beleak zozoari ipurbeltz
- Kalean uso eta etxean otso
- Non gogoa han zangoa
- Etxe kalte, kanpo eder.
- Bueltatxu bat lameriri
- Hau dok e!
- Nolako zura halako ezpala
- Gutxi gora behera
- Holako markarik!!
- Zer ikusi, hura ikasi
- Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna
- Berbalapiko
- Izan liteke
- Madarikatua!
- Itxasupetekoa
- Txo!
- Eingolekidot…
- Hor konpon Marianton
3 - Gogoratzen duzu herriko lehenengo trenaren izena? Isabel. Askok idatzi duzue honen erantzunari buruz zerbait: tren osoa ez, makina izan zela Isabelita, adibidez.
4 - Amaitu esaera: Goiz gorri, arrats..........euri.
Irabazlea izan da Iranzun Bilbao eta askotan gogoratzen duen esaera da:
Etxean otso, kalean uso.
Saria cd bat eta liburuxka izan da, zorionak Iranzun!
No comments:
Post a Comment