Batzuk trebeagoak, beste batzuk laguntza eskatuz, guztiok adi eta gustura lanean. Konturatu barik gaueko bederatziak ziren eta bukaeran oso harro nahi izan genuen erakutsi orrimarkagailu galanta, norberak bere estiloaren arabera apainduta. Santi etorri zen azkenean, ordua zela eta pintxopotean jarraitzeko, origami tailerraren atzean Montserekin besteren bat etorriko da ziur, partaide guztiak honetan bat datoz tailerra eta gero egindako balorazio azkarrean.
Montsek prestatu digu tailerreko azalpena, klikatu irudian eta irekiko zaizue, hurrengo egun baten beste orrimarkagailu bat origami teknikaz egin nahi baduzue arazorik ez izateko, Montse barik ez da erreza gero!
hurrengo tailerrera arte!
No comments:
Post a Comment