Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu
egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu
egiten ditugu.
Zure taldea horietakoa bada, edo orain arte gure
programetan parte hartzerik izan ez baduzu, udan ere gurekin praktikatzeko aukera zabaldu nahi dizugu.
Eman izena edo bete fitxa hau ekainaren 19a baino lehen.
Lehenengo taldea sortu da asteazkenetan, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, eta geratu dira lameran, Kasinoaren aurreko bankoan, uztailaren batean.
Printzipioz taldea mantenduko da asteazkenero abuztuaren 26a arte eta salbuespenak izango dira jaietako egunak (Madalen eguna, adibidez) baina kasu honetan taldekoek adostuko dute eguna edo ordua aldatzea. Taldean izena emateak eskatzen du asistentzia eta puntualitatea, uda honetan ere euskaraz eta doan!
Aizu!-n irakurri...+
No comments:
Post a Comment