Hasi gara datorren asteko hitzaldia prestatzen eta geratu gara bihar arratsaldean, otsailak 16, bost eta erdietatik aurrera, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan (hirugarren solairuan), barrura begirako bidaia antolatzeko.
Orain arte kontatu ditugu kanporako bidaiak: Asia hegoaldera, Afrikara, ... eta Ipuin Lapikoko lagunekin batera asteon hasiko gara kontatzen Bermeon bertan izandako bizipenak, pasadizoak, gogoetak... bermeotarren bizitzaren zatitxoak argazkien laguntzaz.
Zelan egingo dugu? Bihar arratsaldean ekarriko ditugu etxeko argazkiak, guretzat esanguratsuak direnak, sasoi horretan gertatzen zena besteei azaltzeko. Ez da zertan oso argazki ona izan, ezta kalidadezkoa, helburua da hurrengo astean, otsailaren 23an, pantailan jartzea guztiok jarraitu ahal izateko kontatzen ari dena, hau da, bizipenak argazkietan ikusi.
Zelako argazkiak? Kontatu nahi duzuna kokatzen laguntzen digutenak: paisaiak, etxekoak, familiakoak, ospakizunekoak... Bihar prestatuko dugu guztion artean eta datorren asteko martitzenan tertulia egingo dugu, gonbidatu lagunak #lotsarikgabe!
No comments:
Post a Comment