Pasa
den astean eraztun ederrak egin genituen, argazkietan ostegun eta ostiraleko
tailerretakoak ikus ditzakezue. Ez zen lan erreza baina elkarri lagunduz eta
pazientzia dosi handiz ederto baten geratu ziren guztiak.
Lan
aproposa izan da hiztegia aberasteko eta beste talde batzuetako berbalagunekin
elkartzeko, baita berbalagun taldeetan ez dauden herritarrekin ere. Azken
tailerrean aurreko egunetan amaitutako eraztunak erakusteko eta bukatu berriak
ikusteko azken tailerretako hiru orduak joan zitzaizkigun konturatu barik.
Partaide
guztiek baloratu dute oso ondo tailerra, batez ere Montseren lana eta azaltzeko
trebezia, eta proposatu dute etxeko apaingarrien tailerra udazkenerako.
Arrakasta kontuan hartuta berriro antolatu beharko dugu hiru edo lau egunetan,
gutxienez, gero eta lagun gehiago batzen gara honelakoetarako! Eskerrik asko
guztiei, badakizue argazki-galerian (klikatu hemen +) daudela ateratako argazki guztiak ikusgai.
No comments:
Post a Comment