Atzo arratsaldean elkartu ginen talde ezberdinetako berbalagunak oporraldiari hasiera emateko. Pena izan da neguko lehiaketaren irabazlea, Biotza Lartitegi, topaketaren ordutegian ezin etorri izana baina arinago geratu ginen saria entregatzeko eta eskertuta jaso zuen Biotzak bost litroko Errigora oliba-olio saria.
Oporretatik bueltan izango dugu hurrengo lehiaketa, apirilaren 11tik 29ra, eta saria berriro Errigora kanpainako kontserba lote bat izango da. Eskerrik asko neguko lehiaketan eta hiruhilabete honetako gainontzeko ekintzetan parte hartu duzuen guztioi!
Gogoratu hurrengo hiruhilabeteari emango diogula amaiera ekainean, baina udan zehar udako talderen bat mantentzeko esperantza daukagula, uztailean eta abuztuan behintzat. Izena eman dezakezue edozein momentutan, dinamizatzailearekin kontaktuan egon eta berbalagun talde eta ekintzetan hartuko duzue parte urte osoan zehar.
Gaur elkartuko da arratsaldeko bostetan, lameran, asteko azken berbalagun taldea eta apirilaren 4an hasiko da opor osteko lehenengoa, bost eta erdietan leku berean. Bitartean oporretan ere euskaraz bizi #lotsarikgabe!
No comments:
Post a Comment