Opor aurreko topaketa
Apirilaren 12tik 29ra oporretan egongo gara eta etenaldi laburra egin baino lehen topaketa egingo dugu apirilaren 12an bertan, Korrika eta gero, elkar agurtzeko eta aurreko eguneko pasadizo guztiak elkarbanatzeko. Berdin da zure taldea zein den, baita talderen batean ez bazaude eta parte hartzeko gogoa daukazun, animatu eta etorri lamerara, kasino aurrera, arratsaldeko bostetan, gurekin arratsaldea pasatzera eta zerbait hartzera. 29tik aurrera berriro hasiko gara ekainera arte, ez kezkatu, berez helduko da, bien bitartean praktikatu eta bizi!
No comments:
Post a Comment