Pages

2019/03/25

Neguko lehiaketaren erantzunak eta irabazlea

Pasa den ostiraleko taldean zozketatu zuten Errigorako otzara eta neguko lehiaketaren irabazlea Gotzon Markaida izan da, zorionak!

Guztira, 108 lagunek hartu duzue parte eta honako hauek ziren erantzun zuzenak:



1.   Lotu:

1.   Ez edan errekan,      iturrira jo.
2.   Horrek erratza         bere aldera pasatzen du.
3.   Lan azkarra,            lan alferra.
4.   Astoa saldu             eta mandoa erosi.
5.   Baietz esan,            nekeak jasan.
6.   Bakoitzak                bere astoari arre.
7.   Ikazkinarekin beltz,  errotazainarekin zuri.
8.   Asto arrak               ume egin orduko.


2.   Noiz helduko da Bermeora 21. Korrika?

·         Apirilaren 1ean   
·         Apirilaren 4an     
·         Apirilaren 11n      X

3.   Nor da 21. Korrikako omendua?

·           Gabriel Aresti             ¨
·           Txillardegi                 X
·           Koldo Mitxelena          ¨
·           Onintza Enbeita          ¨
·           Luis Villasante            ¨

4.   Nor jausi da Talatik behera?

·           Ruben       ¨
·           Paula         ¨
·           Susana      ¨
·           Emerilda    X
·           Kosme       ¨

Hurrengo lehiaketa udaberrikoa izango da, maiatzaren 13tik 31ra, eskerrik asko guztiei parte hartzearren, praktikatu eta bizi!

No comments: