Atzo entregatu genuen Errigorako otzara, 132 erantzun artean zozketatu genuen eta Mariasun Lartitegiri tokatu zitzaion, zorionak Mariasun eta eskerrik asko guztiei parte hartzearren!
Honako hauek izan ziren erantzun zuzenak:
1. Lotu:
1. Ogi gogorrari, hagin zorrotz
2. Nekeetan, irria ezpainetan
3. Astoak mandoari, belarri handi
4. Zozoak beleari, ipurbeltz
5. Ezina, ekinez egina
6. Non gogoa, han zangoa
7. Gogoko lekuan, aldaparik ez
2. Zein da Errigorako otzara eskatzeko azken eguna? Azaroaren 20a
3. Non zegoen Floraren denda? Taraskan
4. Noiz izango da hurrengo Euskaraldia? 2020ko azaroan.
Hurrengo lehiaketa otsailaren 10etik 28ra izango da, neguko lehiaketa. Ez ahaztu, praktikatu eta bizi!
No comments:
Post a Comment