Pasa den asteko ostiralean gurasolagunak elkartu ziren euskal gunean Urtxintxako Ibon magoarekin arratsaldeko 18:00etatik 19:30era arte magia euskaraz egiteko. Gurasoek eta seme-alabek elkarri lagunduz, azalduz eta oso ondo pasatuz truko asko praktikatu zituzten, euskal gune osoan entzuten ziren haien txalo zaparradak truko bakoitzaren amaieran. Harrituta egon ziren guztiak azken trukoa eta gero, oparitxoak banatu ziren eta taldeko erretratua atera zuten Ibonekin. Seguru Gabonetan familiako beste guztiei egingo dietela trukoren bat....eskerrik asko Ibon!!
No comments:
Post a Comment