Pages

2021/03/15

Neguko lehiaketa: erantzunak eta sariduna

 Pasa den astean entregatu genizkion Errigorako otzara, Korrikako katilua eta Praktikatu oparitxoak neguko lehiaketaren saridunari, Irune Perezi, zorionak!!

Jaso ditugu 121 erantzun, mila esker parte hartu duzuen guztiei! Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:

1. Lotu hasiera amaierarekin, bere zenbakia idatziz:

1.-Esana da erraz, eta egina garratz

2.- Esanetik eginera, handia beti galera

3.- Hil eta gero, salda bero

4.- Berba handiak, ezkurrak txikiak

5.- Zuri guztiak, ez dira irinak

6.- Egarri dagoenari, ur lohirik ez

7.- Dagoenean bonbon, ez dagoenean hor konpon 

2. Kantaren arabera, zer saltzen zen txakur txiki baten? 

Saltzen, saltzen, txakur txiki baten...karamelua

 

3. Noiz izango da 22. Korrika? 2022an


4. Zein nahiago duzu, aiezko edo ogizko tostada? Gehienek ogizko tostada aukeratu duzue, baina ez zarete gutxi izan biak aukeratuko zenituzketenak.

 

Gogoratu udaberriko lehiaketa maiatzaren 10etik 21era izango dugula, emango dizuegu horren berri, guk euskaraz seguru!


 OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.

No comments: