Pages

2021/03/10

Argazkiak eta tertulia etzi 17:00etan


Pasa den urtarrilaren 29rako aurreikusi genuen tertulia atzeratu genuen osasun egoera zela-eta. Zorionez, aste honetan egiteko aukera dago osasun neurri guztiak errespetatuz, beraz, etzi elkartuko gara Euskal Gunean arratsaldeko bostetan, 10 laguneko aforoa kontuan hartuz.


Bermeoko argazkiak ikusiko ditugu pantailan, lehengo eta oraingo Bermeori buruzko tertulia atseginean arratsaldea pasatzeko. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea telefono zenbaki honetan: 607 609 580.

2021ean, guk euskaraz seguru!
 
 OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.

No comments: