Pages

2015/04/29

Gurasolagun: Familian euskaraz jolasteko tailerra



Datorren asteko ostegunean gurasolagun tailerra izango dugu gaztelekuan, arratsaldeko seietatik zazpi eta erdietara arte. Urtxintxako dinamizatzaile baten laguntzaz jolasak eta kantak ikasiko ditugu, oraingo honetan, eguraldiak laguntzen badu, kanpoan.

Izena eman (+) behar duzue guraso edo familiako helduek, eta seme-alabak 3 urtetik 10 urte bitartekoak; plaza kopurua mugatua da eta izena ematean ordena hartuko da kontutan. Honako hau hirugarren tailerra da, blog honetan aurkituko duzue aurreko tailerrei buruzko kronikak eta informazio gehiago nahi baduzue deitu  
607 609 580 (Marimar) telefonora edo mezu bat bidali bermeoberba@gmail.com helbidera.

Tailerra doan izango da baina izena eman eta gero ezin bazarete etorri, mesedez abisatu, beste guraso batzuk etortzeko zuen ordez. Amaitzeko, ez dago arazorik helduak ume barik etortzeko, familian ere euskaraz #lotsarikgabe.

Busturialdeko Hitzan irakurri...+

No comments: