Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Joseba Apaolaza
Sinopsia: Hiru lagun. Lehenak pankreas transplante baten premia larria dauka.
Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte betera, herentziazko
Alzheimerrari ihesi egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio
bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankrea emateko. Une
hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira,
fisika modernoaren axioma bati men eginez: gertatu daitekeen guztia, sinestezina bada ere, gertatu egiten da.
Sarrerea: 6 €. Aurretiaz salgai Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan...Eman izena zerrendan egoteko (607 609 580, Marimar) eta zerrendako lagun guztien artean zozketatuko ditugu sarrerak maiatzaren 7an, ostegunean, gurasolagun tailerraren amaieran, arratsaldeko 7:30ak inguru. Antzerkira ere euskaraz #lotsarikgabe.
No comments:
Post a Comment