Hilaren 24an
Gizarte eta Kultura Etxeko sukaldean geratu ginen arratsaldeko bostetan
bizkotxo gozoak egiteko. Lehenengo aurkezpen labur bat egin eta gero Itziar
hasi zen lanean Nerea eta Haizearen laguntzaz, sukaldari txikien lanari esker
askoz hobeto!
Bitartean, laguntzaile txikiegi Markel eta
Haizea formal formal amaren alboan mahaitik begira; Silvia eta Bego paperean
apuntatzen errezetaren detaile guztiak gero etxean berdin egiteko, Itziarrek
sekretu batzuk azaldu zizkigun eta. Gutxi gutxika hurbildu ginen, argazkiak
atera genituen hobeto gogoratzeko, eta labera.
Labean egon bitartean errezeta komentatu
genuen, norberak etxean egiten duena, eta txikienak hasi ziren lehenengo
bizkotxoak jaten. Guztiontzat egon zen zati bana, baita etxera eramateko ere.
Famili argazkia atera genuen pozik eta probatzeko momentua heldu zen, gozo!
Amaieran hurbildu zitzaizkigun lagun txikiak zati bat probatzeko eta haientzako
ere egon zen, guk dena batu bitartean. Zortzietan bukatu genuen eta ez zegoenez
etxera joateko gogo handirik, pintxopotean geratu ginen eguna ondo baino hobeto
bukatzeko.
Agindutakoa bete behar dugu eta hona hemen
egindako errezetak. Norberak paperean apuntatutakoa ez da agertzen errezetetan
baina ez kezkatu, hurrengo tailerrean berriro egongo gara eta ziur gogoratuko
dugula. Sukaldean ere euskaraz #lotsarikgabe.
Eskerrik asko Itziar, Nerea eta Haizea!
No comments:
Post a Comment