Saria emango zaio abenduaren 5ean, Euskaraz bizi nahi dut ospakizunean. Eskerrik asko Emili, Marimar eta Pili, laguntzearren. Bitartean lagun gehiago etorri ziren eta David hasi zen zabaltzen mahai gainean bere bidaian erabilitako arropa, jateko eta edateko eramandakoa... eta hasi ginen bidaia kontatzen.
Etapaz etapa joan ginen pasadizoak gogoratzen eta argazkian klikatzen baduzue aurkezpen osoa ikusiko duzue. Davidek bere bidaia zehazten du ondorengo webgunean eta aprobetxatu dugu berak han dokumentatu zuena.
Nahiko zaila izan da argazkiak aukeratzea, guztiak izan dira aurkezpenean sartzeko modukoak baina lortu genuen sailkatzea kontakizuna errazteko, bidaiaren irudi osatuagoa izateko. Amaieran galderak erantzun eta gero tertulia luzatu genuen kalean eta oso ondo baloratu duzue hitzaldia, guztiek adierazi duzue errepikatzeko modukoa izan dela. Atzo ez bazenuten baloratu klikatu hemen eta baloratzeko aukera izango duzue.
Eskerrik asko David!!
No comments:
Post a Comment