Aste honetan euskararen eguna
Euskararen
nazioarteko eguna ospatzeko larunbatean elkartu ginen Kafe Antzokian, goizeko
11etatik aurrera, tertulian goiza pasatzeko, baita bermeotar gazteen musika
entzuteko ere. Hausnartzeko tarteak egon ziren, bideo labur batzuk ikusiz eta
bizipenak elkarbanatuz. Amaieran euskara teknikariak aurkeztu zigun proiektu
berri bat, grabaketa laburrak egiteko "1000 arrazoi bizitzeko"
lelopean. Prest egongo gara datorren urtean zehar proiektuan parte hartzeko eta
gure ekarpenak zabaltzeko.
Aste honetan
ospakizunekin jarraituko dugu, ostegunean Nestor Basterretxea aretoan
arratsaldeko 7etatik aurrera mahai-inguruan euskara, berdintasuna eta kirolari
buruz berba egiten eta larunbatean Euskaraz bizi nahi dut egunean mendi martxan
parte hartzen, goizeko 9etatik aurrera Taraska plazatik abiatuta. Eguerdian
batuko gara guztiok amaiera ekitaldian, zalantzarik baduzue deitu 607 609 580
zenbakira #lotsarikgabe.
No comments:
Post a Comment