Azaroaren 14ko antzerki saiora
joateko gonbidapen bikoitza zozketatuko dugu datorren asteko osteguneko taldean.
Antzerkia Bermeoko Kafe Antzokian izango da, gaueko 9etan.
Zer egin behar duzue? Adierazi
antzerkira joateko gonbidapenaren zozketan parte hartu nahi duzuela. Antzerkira
joango den lagunaren izena ostegunean bertan jakinaraziko dugu, antzerkira ere
#lotsarikgabe!
(607 609 580, bermeoberba@gmail.com)
Zuzendaria: Fernando Bernués
Aktoreak: Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga
Sinopsia: Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuen bankaria.
Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat
ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean
paratuko da, begietara begira, eta esango dizu neurriak hartuko dituela, eta ez
edozelakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina nork daki mehatxua
gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman.
Bermeoko
Kafe Antzokian / gaueko 9:00etan, azaroaren 14an.
Sarrera:
8 €. Antolatzailea: Bermeoko Udala. Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza.
No comments:
Post a Comment