Pages

2015/11/11

Gaur irakurle txokora

Gaur arratsaldeko 6:30etik aurrera irakurle txokoko bigarren saioa izango da liburutegian, Danele Sarriugarteren "Erraiak" komentatzeko. Lehenengo saioa pasa den hilabetean izan zen Mary Shelley- Iñigo Errastiren "Frankenstein" liburuari buruz berba egiteko.

Gaurko irakurle txokoan, irakurritakoaz gain hurrengo liburuari buruz arituko gara: Garbiñe Ubedaren "Hobe isilik", testuingurua ezagutzeko. Liburua gaur hartuko dugu norberak bere kabuz etxean irakurtzeko hilabete batez eta abenduaren 16an elkartuko gara berriro. Hau da, irakurle txokoko saioan bertan ez dugu irakurtzen, irakurritakoari buruz aritzen gara, berba egiteko elkartzen gara irakurri eta gero. Parte hartzeko liburutegian bertan eman behar duzue izena, han hartuko duzue liburua eta hurrengo saioan, abenduan, liburua ekarri eta hurrengoa hartu.

Honako hauek izango dira 2016an programatuta dauden saioak: urtarrilaren 20an, otsailaren 17an, martxoaren 9an, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n azkena. Zer irakurri guztion artean adostuko dugu, etorri eta irakurri euskaraz #lotsarikgabe, gero irakurle txokoan komentatzeko. Gure kasuan, hobe berbetan...

No comments: